Ba al zenekien gure ikastolan badela elkarbizitzaren behatoki bat?

Elkarbizitzaren Behatokia:

  • Topagune bat da, “elkarrekin bizitzen” ikastekoa.
  • Talde bat da, ekarpenen bat egin nahi duen edonor hartzen duena, eta ikastola hau osatzen dugun guztion inplikazioa bilatzen duena (familiak, irakasleak, langileak eta abar).
  • Leku bat da, non elkarrizketa eta enpatia baliatuz guztioi eragiten diguten elkarbizitzaren zenbait alderdi modu positiboan eraiki, konpondu eta aztertu daitezkeen, prebentzioaren ikuspegitik lan eginez.
  • Lan-mahai bat da, non zalantzak eta gatazkak lantzen diren, baina baita ekimen berriak proposatu ere, ideiak proiektu bihurtu eta bide onetik gauzatzeko.

Gauza asko dago egiteko, dela egunerokotasunean sortzen diren gertakari txikiak konpontzea, dela askoz ere erronka handiagoei erantzutea. Hori dela eta, lankidetzan arituz ekarpenak egiteko gogoz dagoen jendea behar dugu.

Interesik izanez gero, ikastolako Idazkaritzan eska zenezake informazioa (bertaratuz, 945 228546 telefonora deituz, edo zuzabenda@gmail.com helbide elektronikora idatziz).

Anima zaitez!