ATE IREKIAK 2017, KIROL JARDUERAK – IKASTOLA HANDIKO KIROL JARDUERAK

Guraso horiek:

Aurreko ikasturteetan bezala, aurtengo maiatzean kirol-jarudera batzuen erakustaldien eta ate irekien astea eskainiko dugu. Ate irekietan klase batean parte hartzeko aukera egongo da zehatz batean.

Ikasturte honetan ate irekietan parte hartzeko aldez aurretik zuen datuak ematea eskatzen dizuegu, zein jardueretan parte hartu nahi duzuen zehaztuz.

Funtzionamendua erraza da:

  1. Ikasleek maiatzaren 12ra arte eman ahalko dute izena honekin batera duzuen orria betez eta Guraso Elkarteak Ikastola Handiaren sarreran kirol ekintzetarako daukan kutxan sartuz.
  2. Izena ematen ez duenak ezingo du ate irekietan parte hartu.
  3. Nahi den jarduera guztietan izena eman ahalko da beti ere dagokion ikas-mailan eskaintzen bada.
  4. Ekintza batzuetan, ikasleak taldeka zein banaka eman ahalko du izena. Azken hauen kasuan, hezitzaileek taldeak antolatuko dituzte ate irekiak hasi baino lehen.
  5. Izena ematen badugu orduan heltzeko eta jarduera irauten duen bitartean gelditzeko konpromisoa hartzen dugu.

Besterik gabe, jaso ezazue agur bero bat.

Deskarga ezazu hemen izena emateko orria.