Hiriko hiru ikastetxetako ikasleak umeen eskubideei buruzko errotuluak margotzen ari dira zebra-bideetan

Jarduerak ‘Eman pauso bat zure eskubideen alde / Da a un paso por tus derechos’ du izena.

Azaroaren 20a Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, Gasteizko hiru ikastetxetako ikasleak Udalaren Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak antolatutako jarduera batean parte hartzen ari dira: zebra-bideetan umeen eskubideei buruzko errotuluak margotzea.

Jarduerak Eman pauso bat zure eskubideen alde / Da a un paso por tus derechos du izena, eta Haurren eta Nerabeen Parte Hartzerako AKTIBA (TU) programan diharduten edo jardungo duten umeei zuzenduta dago. Beren ikastetxearen ondoko zebra-bide bat aukeratu eta mezua margotzeaz arduratzen dira. Aurten ikastetxe hauetako ikasleak hartzen ari dira parte: Judimendi HLHI, Abendaño HLHI eta Lakuabizkarra HLHI.

Judimendiko eta Lakuabizkarreko oinezkoen pasabideak dagoeneko margotu dituzte, eta Abendañoko

Fuente: Vitoria-Gasteizko Udala (ver original)