Ekaineko jolas-txokoak

Uda guztietan IGEak jolas txokoak eta udaleku irekiak antolatzen ditu Ikastolan bertan. Jarduera honen helburuak hauek dira:

  • Haurrei jolasteko espazio bat ematea, urte osoko lagunekin gozatzeko eta ikasteko, eta baita beste haur batzuk ezagutzeko ere.
  • Euskararen erabilera sustatzea.
  • Opor garai honetan familiei lana eta familia uztartzen laguntzea

Udalekuak programatzen dituen pertsona-taldeak esperientzia handia du horrelako jarduerak antolatzen, eta gure ikastolan ohikoak diren begiraleak ditugu, hezkuntzan eta aisialdian trebatuta daudenak.

Programatutako jarduera guztiak dibertigarriak eta hezigarriak dira, eta hainbat jolas, tailer, ur-jarduera, ipuin, abesti, Gamarrako igerilekuetara irteerak Lehen Hezkuntzakoentzat eta ingurune naturaletara txangoak Haur Hezkuntzakoentzat.

Ekaineko azken asteetan eta uztaileko lehenengoetan egiten dira (urtero zertxobait aldatzen da) eta izena asteka emateko aukera ematen du. Udalekuetan, goizeko ludoteka eta jangela ere eskaintzen dira.

Jolas-txokoei buruzko azken berriak