Iraileko udalekuak 2024: aurre izen-ematea (30era arte luzatua)

Kaixo!

Urtero bezala, Abendaño Ikastolako guraso elkartea, iraileko udalekuak antolatzen ari da.

Bi dira jarduera honen funtsezko helburuak:

  • Euskararen erabilera sustatzea eta bultzatzea.
  • Ikasleen arteko harremanak hobetzea

Aurten irailaren 2, 3 eta 4an egingo dira (3 egun, 2 gau).

Proposamena honako hau da:

  • Orain 1., 2. eta 3. mailan (Lehen Hezkuntza) ari direnentzat: Baratze Baserri eskola. Gautegiz – Arteaga BIZKAIA (aldaketak egon daitezke)
  • Orain 4. eta 5.mailan ari direnentzat: Zuhatza Uhartea ARABA (aldaketak egon daitezke)

Prezioa : 120€ IGEko bazkideentzat eta 145€ gainerakoentzat.

Prezio hauek gutxi gorabeherakoak dira, aldaketa txikiak izan ditzakete.

Plaza gutxi egonez gero, lehentasuna emango zaio aurrez izena eman duenari.

 

iraila@abendanogurasoak.com