Eskerrik asko!!! Atzoko txistualdia izugarrizko arrakasta izan zen. Eskerrik asko bene-benetan parte hartu zenuten guztioi. Ehunka lagun elkartu ginen eskola-bide seguruak eskatzeko. Benetako segurtasun-arazorik ez balego ez luke horrenbeste jendek, eta hainbesteko gogoz, parte hartuko.
Beste behin ere, konponbide bat emateko eskatzeko diogu udalari. Hau ez da inoren aurkako erasoa; gure seme-alabek segurtasunez eta modu autonomoan egin ditzaketen eskola-bideak baino ez ditugu nahi. Ez dugu uste horrenbeste eskatzea denik. Zer hiri-eredu nahi dugu?
![YouTube player](https://i0.wp.com/i.ytimg.com/vi/o5ZaFX9WVq8/maxresdefault.jpg?w=800&ssl=1)