Abendaño Ikastolako Guraso elkarteak antolatutako tailerra, Lehen Hezkuntzako gurasoentzat: Aurrenerabeak eta eskuko telefonoak. Eskuliburua

EnREDados Sexagerian-en egitasmoa da, 2014an hasitakoa. Heziketa digitala modu positiboan lantzea du helburu. Ez dira Interneten arriskuak azpimarratzen, horrek dituen abantailak baizik.

EMAIZE Sexologia Zentroko profesionalek emango dute tailerra, uste dugulako oinarrizkoa dela HIKT-en (Harreman, Informazio eta Komunikazio Teknologiak) gaia ikuspuntu sexologikotik lantzea garai digitalean sexuen arteko interakzioa ulertzeko.

EnREDados Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutako egitasmoa da.

Parte-hartzeko jakin beharrekoak:

  • Ikastaroa Abendaño Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6.mailako ikasleen gurasoei dago zuzenduta.
  • Tailer bakoitzeko, gehienez 15 lagun, beraz, ezinebestekoa da aurretik izena ematea. Bete ezazu ORRI HAU irailaren 30a baino lehen (larunbata). Murriztapen hori dela eta, ikastaroa hasi baino lehen abisatuko dizuegu. Toki baino eskaera gehiago jasoz gero, ikasturtean zehar tailer gehiago antolatu ahal izango dira.
  • Bi saio izango dira, urriaren 3an eta 10ean, 17:15etatik 19:15arte.
  • Tokia: Abendaño Ikastola
  • Interesatuta bazaudete, baina ordutegia dela-eta ezin bazarete etorri edo Lehen Hekuntzako 1., 2. edo 3.mailako ikasleen gurasoak bazarete, zuen iradokizunak izena-emate orrian guri jakinarazi.
  • Ikastaroa doakoa da. Ikastolako gurasoen elkarteak antolatzen du. Oraindik ere kidea ez bazara, gogoratzen dizugu orri honen bitartez alta eman ahal duzula.
  • Interneten sartzeko aukera duen gailua ekartzea gomendagarria da (eskuko telefonoa edo tableta). Ez da ezinbestekoa.

Tailerraren ezaugarriak:

  • Helburuak
    • Aurrenerabezaroan sozializatzeko prosezuan gailu mugikorrek duten garrantzia zein den jakitea
    • Nortasun digitala eraikitzean parte hartzen duten alderdiak aztertzea
    • Familiei aholkuak ematea seme-alabei heziketa digitala eman ahal izateko
  • Edukiak:
    • Harremanak izateko esparru berriak: on-line sare sozialak
    • Hatz-aztarna eta nortasun digitala eraikitzean duen eragina
    • Eskuko telefonoa, nortasun digitala eraikitzeko tresna
    • HIKT-en eragina sexuen arteko harremanetan