Txistu egingo dugu eskola-bide-seguruak aldarrikatzeko (Ostirala 31)
Eskola-bide seguruak behar ditugu. Polizia ere ados dago ikastolaren aurrean gurutzatzea ez dela segurua. Zuzendu beharreko arrisku-egoera bat dagoela ikusarazi nahi diogu udalari. Denbora aurrera doa eta hainbat gorabehera izan dira. Ez dugu hau erreklamatu behar zerbait larriagoa gertatu denean.
Martxoaren 31n, ostirala, “txistualdi handia” egingo dugu, eskola-bide seguruak behingoz eskatzeko. Ekarri zure txilibitua eta etxeko semaforoak. Bidegurutzean jarriko ditugu. Oraingoan entzun egingo gaituzte! 🙂