Iraileko udalekuak 2022: aurreinskripzioa ekainaren 6tik 9ra

Ekainaren 6tik 9ra bitartean irekiko da iraileko udalekuetan aurreinskripzioa egiteko epea. Udalekuak irailaren 5, 6 eta 7an egingo dira (3 egun, 2 gau). Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailak: Lurraska baserri-eskola Ajangizen (Bizkaia). 4. eta 5. mailak: Zuhatza uhartea. Gutxi gorabeherako prezioa: 110€ anpako bazkideentzat eta 135€ gainerakoentzat.

Lehen Hezkuntzako patioa hobetzeko auzolana (ekainak 1 eta 3)

Gaur, Lehen Hezkuntzako jolastokia hobetzeko auzolanaren lehen zatia egin dugu. Banku batzuk egin ditugu sarrerarako. Ekainaren 3an, ostirala, amaituko dugu 5etatik aurrera. Haurrak ere gonbidatuta daude ostiraleko saiora. Bernizatzea geratzen da, beraz, hurbildu behar baduzu, ekarri zure brotxa mesedez!

Lagundu ekainaren 17ko ikastolako festan etxeko postrea ekarriz

Ekainaren 17an ikastolako jaia ospatuko dugu. Ekarri zure etxeko postrea, eta bai zuk, baita postrea erosten duenak ere, zenbaki bat jasoko du lehiaketan parte hartzeko. Zenbaki irabazlea Laura Pardok (Araski saskibaloi taldeko kapitain ohiak) aterako du. Jasotzen den dirua Arabako autismo elkartearentzat izango da.

Ikastolako jaia (Ekainak 17, Ostirala)

Ekainaren 17an, ostirala, ikastolaren jaia ospatuko dugu! 3tik 9ra jarduera asko daude prestatuta. Gynkana (izena eman behar da), photocall, mozorroak, tailerrak, puzgarriak, musika… Zure zain gaude!