Eskola-bide seguruen alde! Eskerrik asko!

Eskerrik asko atzo eskola-bide seguruak aldarrikatzeko jardunaldian parte hartu zenuten guztioi!
Egun bikaina izan zen!

YouTube player

 

Parte hartzen ez zenutenoi hurrengo ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu!

Zer irudituko litzaizueke bizibus/ibilibus bat hileko lehen ostiral guztietan? Zer ibilbide gustatuko litzaizueke? Idatzi iezaguzue gurebideak@abendanogurasoak.com helbidera!

Guk eskola-bide seguruak aldarrikatzen ditugu gure seme-alabak ikastolara autonomiaz eta segurtasunez joan daitezen. Atzo bi ekintza hauek egin genituen:

  • Goizean IBILIbusa antolatu genuen denok batera eta jai-giroan ikastolara oinez joateko. Auzoko 4 tokitatik atera eta ikastolan elkartu ginen denok.

 

 

  • Arratsaldean, benetako semaforo batzuk apaindu eta bere tokian jarri genituen (izugarri politak geratu ziren!!!). Ekintza horrrekin ikastola aurrean dagoen BEIaren bidegurutzearen segurtasun eza nabarmendu eta hobekuntzak eskatu nahi genituen.

   

 Zergatik?

    1. Bidegurutze hau arriskutsua da: autobusak 3 leku desberdinetatik datoz, eta horietako bat ikuspenik gabe bihurgune baten atzean dago.
    2. Ehunka haurrek zeharkatzen dute egunero.
    3. Bi tarte daude gurutzatzeko, eta haur batentzat erraza da nahastea oinezkoen semaforoa ez dela 2 tarteetan aplikatzen.
    4. Ezin dugu ulertu zergatik ezin den semaforo normal bat jarri; gurutzatzea SEGURUA dela adierazten duen semaforoa. Oraingoak gurutzatu ezina bakarrik adierazten du, baina egiaztatu dugu ez dela zehatza.

Atzoko ekintzak Bide seguruak – Gure bideak batzordeak antolatu zituen, CleanCitiesek antolatutako #Streetforkids deituriko ekimenarekin bat eginez. 

Clean Cities Kanpaina 70 GKEk, ingurumen-elkarteek, oinarrizko mugimenduek eta gizarte zibileko erakundeek osatutako koalizio europarra da, eta 2030erako emisiorik gabeko hiri-mugikortasuna du helburu. Kanpainak mugikortasun aktiboaren, partekatuaren eta elektrikoaren alde egiten du, hiri-etorkizun bizigarriago eta iraunkorrago baterako, hirietako barne-errekuntzako ibilgailuak pixkanaka ezabatzea barne hartuta.