IGEaren batzar orokorraren akta – 2024ko martxoa

Deitzailea

Igeko lehendakaria /Zelai ….

Lekua

Ikastola Abendaño

Maribi aretoa

Gaia

Igeko Batzarra Orokorra 

Data

2024-4-22

Hora/Ordua

15:00/15:30-16:45

 

Azaldutakoak

  1. Maider Belloso
  2. Marta López /Idazkaria
  3. Hebe Gonzalez Lasa
  4. Zaida Pescador
  5. Nicolas Gutierrez
  6. Iñaki Maestro
  7. Susana Bustamante
  8. Nahia Hualde
  9. Iñigo Bagazgoitia
  10. Leticia Baceiredo
  11. Amaia Alonso
  12. Blanca Claves
  13. Estela Eras López de Egino
  14. Idoia Ibañez
  15. Jaione Ruiz de Azua
  16. Cristina Carmona

 

GAI ZERRENDA

  • IGEko juntakide berriak.
  • Estatutuak aldatzeko proposamena.
  • Monitoreak kontratatzea.
  • Balantze ekonomikoa.
  • Dirulaguntzak: vital fundazioa.
  • Galde-eskeak.

 

IGEKO JUNTAKIDE BERRIAK

  • Parte-hartzaile berrien zerrenda osatu da.

ESTATUTUEN ALDAKETA

  • Estatutuei dagokienez, aho batez onartu da kideen kopurua handitzea, batzorde bakoitzak ordezkari bat izan dezan. Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorraren webgunean estatutuak aldatzeko bete behar den plantillan, ez da 14. artikulua aldatzeko aukerarik ematen. Aldiz, kideen kopurua aldatzeko aukera ematen duenez, 25era igotzea erabaki da. Horrela, batzorde bakoitzak bere ordezkaria izan dezake, eta dauden batzordeetatik kanpoko kideak ere egon daitezke.

 

MONITOREEN KONTRATAZIOA.

  • DENON ESKOLArekin kontsultatu ondoren, jakinarazi da ezin dela monitoreen kontratua luzatu, eta, beraz, aukera hori alde batera uzten da.
  • Egun horretarako alta eman dakieke, eta 4 monitoreren kostua 292,76 eurokoa da guztira. Begiraleei egun honetarako alta ematea erabaki da.

 

BALANTZE EKONOMIKOA.

  • Gaur egungo diruzaina ezin izan denez bilerara bertaratu, puntu hau egiteke dago. Diruzain berriak kontuak ikusteko aukera izan dezan, aldatzeke dauden estatutuetan jaso behar da. Batzordearen osaera eta estatutuak aldatu ondoren, sartzen den diruzainak kontuak ikusteko aukera izango du, eta egungo balantzea aurkeztu ahal izango du.
  • Bi diruzainak ikasturtearen amaieran elkartuko dira balantzea egiteko.

VITAL FUNDAZIOAREN DIRU-LAGUNTZA

  • Informazioa: https://www.fundacionvital.eus/form/convocatoria-abierta-2024
  • Laguntza hori jaso ahal izateko, IGEak kontu bat du Kutxanak-en, urtean 100 euroko kostua duena. Informazioa batzordeei emango zaie, proiektu bateratu bat aurkez daitekeen ikusteko. IGEak urteko proiektu bat aurkez dezake.
  • Kontu hori irekita edukitzeak aukera ematen digu erakunde horren mailegu-zerbitzurako, eta, beraz, kontua irekita mantentzea erabaki da.
  • Patioko batzordean, epe ertainean (irailean) honako ekintza hauek proposatzen dira: Tipien gunean enbor batzuk jartzea, jolasteko aukera desberdinak emateko (oreka) eta, aldi berean, topaleku izateko. Epe luzera, parterre eta tipien eremuetarako beste ekintza batzuk daude pentsatuta.
  • Vital Fundazioaren laguntzari buruzko informazioa batzordeei emango zaie.

 

HAINBAT DIRULAGUNTZA:

  • Herritarren partaidetzako laguntza erabiltzeko aukera planteatu da. Patioko batzordean oraindik ez da baloratu, baina 2021ean patioa hobetzeko partaidetza-prozesu bat egin zen, eta oraindik ez dugu guztiz gauzatu proiektatutakoa (tipiak eta parterrea).
  • Euskaraz sozializatzeko laguntza. Aldundia. Dirulaguntza berria da. Baztertzailea da, hots, ezin du jarduera bera beste dirulaguntza baten bidez diruz lagundu. Aurrerago egitea aztertuko da.

 

KONTRATATUTAKO PERTSONEKIN KOORDINATZEKO BILERA.

  • Apirilaren 23an koordinazio-bilera bat egingo da IGEak kontratatutako pertsonen (Laura eta Ander) eta hauekin lan egiten duten batzordeen artean, dagoen lan-karga zehazteko eta batzorde bakoitzaren beharrak zehazteko.
  • Garrantzitsutzat jotzen da, halaber, zer ordutegi egiten duten eta modu telematikoan edo presentzialean diren zehaztea.

GOIZEKO LUDOTEKA.

  • Datorren hilabeteari begira, pertsona bat kontratatu beharko dela aurreikusten da, azken denboraldian jendea kanpoan geratu delako langile faltagatik. Enpresaren baldintzak direla eta, norbait kontratatzen bada, gero kontratua mantendu behar da.
  • Horrek Goizeko Ludotekaren kuota igotzea ekarriko du.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

  • Eskolaz kanpokoen zirriborroa laster pasatzea aurreikusten da.
  • Egindako eskabide-inprimakia familiei berbidaltzeko eskatzen da, egindako inskripzioaren berrespen gisa.

IKASTOLAKO JAIA

  • Baimena eskatu behar da ikastetxeko espazioak festarako erabiltzeko.

HURRENGO BILERA

  • Maiatzak 31, 15.30.