2017/18 ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

Kaixo familiak,

urtero bezala, 2017/18 ikasturterako, eskolaz kanpoko jardueren eskaintza aurkezten dizuegu.

Gure seme-alabei zuzendutako proposamena da, eskolaz kanpoko ordutegian eta ikastolan bertan (edo kirol instalazio hurbiletan) garatuta. Asmoa da gure seme-alabek haien gustuko kulturala eta kirol jarduerak ezagut ditzatela; errendimendurik eta hobekuntzarik gabe, jakina.

Eskaintza, guraso talde batek (Malizhaeza guraso elkartearen eskolaz kanpoko jardueren Komisioa) eta kirol teknikak landu dute. Hauen asmoa da, nolabait, gure Heziketa-Komunitatean zentzu zabalean – ikastola, irakasle, guraso, eta seme-alaba – dauden beharrei erantzuna ematea, ahal dugun neurrian.

Har ezazue ESKAINTZA HAU maitasunez, pentsa ezazue guztiona dela eta zuen ekarpen eta kolaborazioren zain gaudela. Azken finean, guztiok gara gure seme-alaben heziketa-bidaiaren arduradunak.

ESKAINTZA

  • Haur hezkuntzako jarduerak hemen
  • Lehen hezkuntzako kultur jarduerak hemen
  • Lehen hezkuntzako kirol jarduerak hemen
  • 2017/18 kanpoko ekintzak egutegia hemen

INFORMAZIO OROKORRA

  1. Eguerdiko jarduerak Jantokiko Zerbitzuen erabiltzaile guztiontzat irekita daude. (2015eko OMRen bileran hartutako akordioen arabera)
  2. Halaber, gure ikastolak bere heziketa-helburua bete dezan nahi badugu, beharrezkoa da gure umeek eskolan pasatzen duten ordu kopurua mugatzea. Begirunez jokatu gure seme-alabekin eta, mesedez, EZ ERABILI EGUN BEREAN ondoko zerbitzuetatik bi baino gehiago: goizeko ludoteka, jantokia edo eskolaz kanpoko jarduerak.
  3. Interneten bidez izen ematea egiterakoan bakoitzaren helbide elektronikoan automatikoki email bat jasoko da izen ematean egindako datuekin. Beraz oso garrantzitsua da idaztea posta elektronikoa zuzen eta jarduera bakoitzarekin izen emte bat egitea.
  4. Taldeek, jarduera eta instalazioaren arabera leku mugatuta (gutxi edo gehienezko lekuak) daukate eta horrela izanda:
    1. Eskari gutxi duten taldeak bertan behera geratuko dira.
    2. Izen emate kopuru handien gainditzen duten taldeak lan egingo dugu eskari horretaz ardura ahal izateko. Hura zabaltzeko aukera balioetsiko da (kontuan izanda lekua eta begilareen beharra), behartzen da lehendabiziko bilerara jotea, jardueraren arabera adostuko da nola banandu lekuak eta azken aukera izando da zozketa ba egitea.
  5. Izen emate guztiak haurren tutore legalaren babesean egiten dira.
  6. Lehen Hezkuntzako jardueretan gure seme-alaben asistentzia-erantzukizuna gurasook daukagu eta begiraleek asistentziaren kontrola.
    1. Gurasoak ziurtatu beharko dira haien seme-alabak joan daitezela jarduerara (esandako ordua eta lekua).
    2. Begiraleek jarduera emango dute, asistentzia kontrolatuko dute eta gure seme-alaben faltaz galdetuko dute, jaruderaren egunean.
  7. Jardueren ordutegia orduarekin lotuta dagonez gerta daiteke bi jardueren bukarea une berean izatea. Kasu honetan uste dugu beste guraso batzuen laguntzarekin egoera bideratzen dela edo zuzenean begiralearekin hitz egin daitekela haurra hartzeko pixka bat lehenago.

SALNEURRIAK ETA ORDAINKETA

  • Salneurriak ikasturte honetarako mantendu egin dira.
  • Izen emateko epeak ekainera aurreratzea behartzen gaitu zuzen jokatzen. Horrela izen emate jasotakoak eta talde osatzea hobeto kudeatuko dira (adb: begiraleen kontratazioa, lekuak eta materiala prestatzea, ea.)
  • SALNEURRIA BAKARRA da baina ordainketa HIRU epetan egiten da (lehenengo ordainketa ekainean 20,00€koa da, EZ DA ITZULTZEN, jarduerak kudeatzeagatik, bigarrena azaroan eta hirugarrena otsailean)
  • Eskolaz kanpoko jarduerak hasita eta baja eskatuz gero ez da dirurik itzuliko.

IRAILEAN IZEN EMATE EPEA

Lekua dagoen taldeetan, irailan izen emateko bigarren epea irekiko da.

IZEN EMATEAK: Noiz eta nola

Ekainak 7a, izen emateko epea irekiko da WEBGUNEAREN BITARTEZ helbide honetan www.abendanogurasoak.com, eta ekainak 18a, barne, itxiko da.
IZEN EMATEA WEBGUNEAREN BITARTEZ EGITEKO ESKATZEN DIZUEGU, GURE LANA ERREZTEKO.

Webgunearen bitartez ezin baduzue egin beste aukera bat da ESKUZKO IZEN EMATEA bete eta Guraso Elkarteak Ikastola Txikian edo Handian sarreran dituen postontzietan utzi. (ADI EGON, JARDUERA BAKOITZERAKO IZEN EMATE BANA AURKEZTU BEHAR DA).

Beste modu batean edo epez kanpo IZEN EMATEAK ez dira kontuan hartuko, bakarrik jardueran eta taldean lekua izanez gero.

Edozein kontsultarik edo iradokizunarik egiteko:

OHARRA

Ekainaren 20an, Argitaratuko da:

  • IGEko web orrian eta Ikastoletako erakustokietan, talde eta jarduerak osatuta eta suspendituta.
  • IGEko web orrian Izen Emateen zerrendak (jaiotako urteka, izenak eta jarduera)

Beharbada, aurkezpen hau apur bat luzea izan da baina gure erronka Heziketa-Komunitate guztiaren inplikazioa.

Deskarga ezazu hemen informazioa osoa PDF batean.

Eskerrik asko.