ABENDAÑO ELKARTOKI PROIEKTUAN PARTE HARTZEKO AUKERATU DUTE

ELKARTOKI eskolako patioen markoan garatzeko programa da. Elkartokin sorkuntza eta diseinu tailerren bitartez ikasleek eskolako patioaren espazioan eta erabileran eragiteko lanak, artefaktoak eta esku-hartzeak asmatu eta eraikitzen dituzte. Programak eskolako patioen espazioaren azterketa, honen gaineko hausnarketa eta azkenik, honen sorkuntza eta eraldaketa fisikoa proposatzen du, eskola-komunitatea eta bereziki ikasleak, diseinu eta sorkuntza prozesuaren zentruan kokatuz.

Pasaden ekaniean aukeraketa Elkartokiko batzordea bildu zen Elkartoki 2017-2018n parte hartuko dituzten eskola eta artistak hautatzeko. Jasotako perfilen kalitatea azpimarratu nahi dugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu Elkartokirekiko interesa erakutsi eta proiektuan parte hartu nahi izan duten guztiei.

Aukeratutako eskolak hurrengoak izan dira:

  • Abendaño Ikastola – Gasteiz
  • Geroa Ikastola – Getxo
  • Kueto Eskola – Sestao

Aukeratutako artistak, ordea, hurrengoak:

  • Eduardo Hurtado
  • Helena Goñi
  • Naiara Palacios

NOLA ERATZEN DA

ELKARTOKI behetik-gorako sorkuntza prozesuan oinarritzen da, eta hortaz, espazioaren erabiltzaileak, eskola komunitatea eta bereziki ikasleak jartzen ditu proiektuaren zentruan. Sorkuntza kolektiborako Design Thinking-ean oinarritutako metodologia erabiltzen da, prozesua jolasa eta bestelako sorkuntza tekniken bidez dinamizatuz.

Tailer artistiko, produktibo eta batzordeetan zehar, hezkidetza eta partehartzeaz gain, artea eta diseinua lantzen dira, patioaren eraldaketa fisikoa gai hauetan sakontzeko bitarteko gisa landuz. Horrela, bloke ezberdinetan egituratutako programari esker, umeek eskolako patioen gainean eragiteko helburua izango duten lan artistikoak zein arkitektonikoak garatzen dituzte: jolastokien inguruko hausnarketa, diseinu berria eta eraikuntza fisikoa ikasleek garatuko dute. Horrekin batera behin betiko diseinuak eta eskuhartzeak erabakitzeko bitartekoak ere sustatzen dira, funtzio horretarako sortuko den ikasle batzordearen bidez.

OHARRA: Informazio hau Elkartoki-ren Webaren edukietako hartuta dago.